XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRONKARI ESKUALDEA Burgi da lehenengo herria eta Belagua, Isabako auzo ezaguna berriz azken bizilekua.

Erronkariko herrietan handiena Isaba da eta bertako errekak Ezka izena du.

Haraneko herri buruzagia ordea Erronkari da, haran osoari izena ematen dion herrixka.

Erronkari haran guztiak 1970. urtean 2.377 biztanle zuen eta Erronkari herrixkak, berriz, 399.

Herririk handiena Isaba da, zazpirehunen bat lagunekin... udan askoz ere gehiago izaten badu ere.

Erronkariko herriak hona zein diren: Burgi, Isaba, Garde, Urzainki, Bidangoz, Uztarroz eta Erronkari.

Julian Gaiarre jaio zenean, 1844. urtean gutxi gorabehera orain hainatsu jende izango zela uste dugu bai herrixkan nola Erronkariko haranean.

Eta orduan ere, orain bezala, laborantzatik eta egurketatik bizi ziren....

Hori bai, garai hartan ikazgileak zebiltzen, nonahi, Erronkarin, eta enborrak erreka behera almadia deituriko horietan jaisten zituzten.

Orain, Esako urtegia egin zenez geroztik, bukatuak dira betiko almadieroak, lehen Zaragoza-raino joaten baziren ere.

Artzainak berriz neguan Nafarroako Erriberaraino jaisten ziren, batez ere Bardeak deituriko lurralde lehorretara, Euskal Herriko transumantziarik luzeena eginez bidenabar.

Hiru Errege Mahaia deitu mendia.